Gaztetxea, okupatutako eta autokudeatutako topagunea da, bertan parte hartzen duten pertsonen esperientziaz eta langile jarreraz aurrera eramana, errespetuzko elkarbizitza eredu baten oinarrituta, non eta erabakiak gaztetxearen proiektuan lan egiten dutenen arteko asanbladan hartzen direnak. Gure bizitza askatzen duten alternatiba kultural, sozial, politiko eta kolektiboak garatzen dituen gune askea da.

2011-03-10

ASTEAZKEN TXIKIAK!!!



Seme-alaba txikiak dituzu? Lehengusu-lehengusinak?Anai-arreba txikia?
Ba asteazkenero, txikientzako zirku tailerra eta eskalada tailerra daukagu!

Energia deskargatzeko, heziketa fisikoa egiteko, elkartasun baloreak jorratzeko, garapen pertsonal zein kolektiboa jorratzeko, hitz, baten, jolasteko.


17:30etatik 19:30ak arte, zirku solairuan eta rokodromoan.

Arratsalde osoan zehar ezin izango da erre. No se podrá fumar durante toda la tarde.

INFORMAZIO GEIHAGO:

kukutza@gmail.com

kukutzaeskaladataldea@gmail.com

koblakari@hotmail.com

Eskalatzen