Okupazio Bulegoa komunikabideetan

Azken garaian, Bilboko Okupazio Bulegoak harrera polita izan du hedabide ezberdinetan. Hurrengo loturen bitartez, adierazitako elkarrizketak jarraitzeko aukera daukazue:

La Plaza Roja (Sestaoko aldizkaria): http://laplazaroja.wordpress.com/2009/10/29/161/

Hamaika Telebista: http://www.youtube.com/watch?v=2eaWfVRCoHc

EITB, Euskadi Directo (Ikus "edición de tarde, 8 de octubre". 15.minutuan): http://www.eitb.com/videos/television/euskadi-directo/

Okupazio Bulegoa berriz ere irekita udako oporren ostean

Okupazio Bulegoak berriz ere bere serbitzuak normaltasunez eskainiko ditu irailaren 3tik aurrera:


Ostiralero 18:00etatik 20:00ak arte.

Pelota Kalea, 5 (ekoetxea).

Okupazio Bulegoa udan zehar itxita

giltzarrapoaBilboko Okupazio Bulegoa itxita egongo da uztaila eta abuztuan zehar.
Irailaren 3an ateak irekiko ditugu berriz ere. Bitartean, info@okupaziobulegoa.org
helbidera idatzita, gurekin kontaktuan egon ahal izango zarete.

 

 

 

 

 

 

 

_

"Okupazioaren alde legalak" hitzaldia

Bilboko Okupazio Bulegoak, Santurtziko La Kelo Gaztetxean "Okupazioaren alde legalak" hitzaldia eskaini zuen joan den apirilaren 20an arratsaldeko 19:30tan.

Hurrengo hitzaldia, Izar Beltz Ateneoan izango da hurrengo maiatzaren 9an arratsalde partera, bertan eskaintzen den jantoki barazkijale herrikoiaren ostean.

Anima zaitezte!

Jardunaldiak Arrasateko Gaztetxean

Kartela"ETXEAK GAZTE BARIK, GAZTEAK ETXE BARIK" lelopean eta AGAKO-k antolatuta, hurrengo martxoak 12, 13 eta 14ean okupazioarekin loturiko jardunaldiak izango dira Arrasateko Gaztetxean. Sakatu hemen egitaraua eta KARTELA ikusteko.

 

 

 

 

_

Donostin 28 urte okupatuz

"Donostin 28 urte
okupatuz 2004/2005" DVDaren trailerra da honakoa:

http://video.google.es/videoplay?docid=-4780795389715876273#

"Donostin 28 urte okupatuz 1977/2005" liburuarekin batera kaleratua izan zen 2006ko abenduan. Donostiako okupazio mugimenduaren kronika egiten saiatu ginen lan hauekin. Hala ere badira okupazio eta gertakari asko norbaitek kontatzeko zain daudenak. Lan hau eskuratu edo soilik gurekin kontaktuan jarri nahi izan ezkero ertaia@gaztesarea.net helbidera idatzi.

MANIFESTUA: EPAIKETARIK EZ!! NO MAS JUICIOS

Hiru gazte epaiketetan sarturik Zallan etxe bat okupatzeagatik, 360.000 €-tako multa batekin.Hiruretako inork ez zegoen herrian egun horretan, beraz, ezin izan zuten okupazioan parte hartu.

Irakurri berri osoa

 

Bilboko Okupazio Bulegoak urtebete beteko du

Datorren Urriaren 8an, okupazioaren aldeko espazio honek Bilboko Alde Zaharrean ateak ireki zituenetik urtebete beteko da.

Martxan jarri eta hamabi hilabetetara, iniziatiba arrakastatsua izan dela esan genezake, gure hasierako espektatibak gaindituak izan direlarik. Kontutan izan behar baita, azken urteotan etengabeko kriminalizazio saiakerak pairatu dituen gai baten inguruan lan egiten dugula -etxebizitza hutsen okupazioa-. Bulegoan bertan landu ditugun berrogeita hamar kontsulta ingurutatik -bai banako, bai bestelako kolektibo, Gazte Asanblada eta Gaztetxeak- , hamalau kasutan laguntza juridiko zehatza eskatu zaigu, hogei pertsona inguru zalantzak argitzera eta usteak trukatzera etorri ziren, eta gainontzeko denak bestelako ardurekin. Horiei guztiei telefono eta e-mail bidezko beste horrenbeste kontsulta gehitu behar zaie.

Aholkularitza juridikoari dagokionez, gure balantzea positiboa da. Izan ere, Bulegotik pasa direnen artetik gaur arte ez da izan usurpaziogatik inongo kondenarik. Bai ordea, oso sententzia argitzaileak, esaterako, Bilboko 3. zenbakidun Auzitegi Penalak urtarrilaren 15ean, Erribera 5 eraikina lau hilabetez okupatu zuten hogeita bi pertsonak absolbitu zituen. Ekintza hura, zalantza barik Bilboko Okupazio Mugimenduak etxebizitzaren espekulazioaren kontra egindako ekintza publiko garrantzitsuena izan zen. Lorpenak ere izan ditugu, epaitegietatik kanpo konponbideak topatu nahiean, okupen eta jabeen arteko elkarrizketan bitarteko moduan agertuz. Horrela, kontratu prekario bi eta alokairu zuzenago bat -merkatuko prezio zoroetatik guztiz ezberdina- lortu ditugu.

Apertura de la oficina tras las vacaciones de verano


La oficina vuelve a prestar sus servicios con normalidad
desde el dia 18 de septiembre con nuevo horario:


Cada viernes de 18h a 20h.

Calle pelota, 5 (ekoetxea).

 

Registro de la propiedad

Una de las preguntas que invariablemente nos hacemos cuando okupamos una vivienda es la de quién será su propietario o propietaria. Y no por mera curiosidad: antes de okupar, nos interesará saber, por ejemplo, si la vivienda está embargada, si está al día en el pago del IBI y otros impuestos, si pertenece a un único propietario o multitud de herederos, cuánto tiempo ha pasado desde el último cambio de propietario, si no la habrá comprado recientemente una inmobiliaria... infinidad de situaciones que pueden darnos una pista sobre las posibilidades que tendrá esa okupación de durar en el tiempo; y aún después de haber okupado, siempre nos interesará conocer el nombre del propietario o propietarios, pues no hemos de olvidar que en principio esa es la única persona que puede pedirnos que abandonemos el lugar, y porque no son pocos los casos en los que quien aparece por la casa diciendo ser el propietario/a realmente no lo es.



Hizkuntza

Bilboko Okupazio Mugimendua

Materialak

Pegatak (ZIP 607 KB)

RSS okupazio bulegoa

Syndicate content