Bilboko Konpartsak

Herritarrak

Gure auzuneetan sortuak, konparsek Bilboko elkarbizitza asoziatibo aberatsa islatzen dute. Oinezko herritarrak, jaia egiteko bilduz eta euren burua antolatuz, eta jaia denontzat, elitismorik gabe.

Parte-hartzaileak

Parte hartzea, ikusle hutsak izan baino. Konpartsek eredu parte-hartzailea bultzatzen dute eta, era berean, jende askok ekarpena egiteko duen gogoa bideratuz, festan aktiboki esku-hartzeko bidea emanez.

Anitzak

Jatorri eta sentsibilitate sozial zein politiko askotako jendeak eta taldeak elkartzen gara konpartsetan. Aniztasunetik, eta elkarlanetik Bilbo eraikitzen dugula ikusteak batu eta ilusionatu egiten gaitu.

> Hasiera

Erdi aroako zombiek Gran Via okupatu zuten

Atzo iluntzean Erdi Aroako zombiek Gran Via okupatu zuten. Inork ez zekien nondik atera ziren baina bat-batean...

hor zeuden, Diputazioaren aurrean, dantzatzen.

Gehiago irakurri...

Parte hartu Aratusteetako desfilean

Anima zaitezte eta parte hartu gurekin Bilboko Konpartsak antolatuko duen Aratusteetako desfilean. Bakarrik datu hauek bete behar dituzue eta zuekin harremanetan jarriko gara.

Kalea ez da alkatearena.

Eta orain zer?

La Polla Records taldeak esan izan zuen moduan, Eta orain zer?. Galdera honekin Bilboko Konpartsak prentsaren aurrean agertu zen atzo eta hau da irakurritako testua:

Aste Nagusiaren ondoren publiko egin genuen, gure ustez aurreko ikasturtean, atera ahal zen ondoriorik garbiena: jai eredu herrikoia eta partehartzailea da egun Bilbo, Bizkaia eta Euskal Herrian arrakasta duen eredua.

Gehiago irakurri...

Bilboko Konpartsak gara

Sample image

Bilboko Konpartsen Federazioak 1978ko sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara, Bilbotarrak gara.

Gehiago jakiteko

Kontaktua

Bilboko Konparsak Federazioa.